Tel. 00 34 943 493 117

Injekzio bidezko plastikoaren fabrikazioko espezialistak


Injekzio bidezko plastikoaren fabrikazioan lau hamarkada baino gehiago eman izanak bermatzen du gure lana.

Diker

Diker-en espezialistak gara plastiko-injekzioaren bidezko piezen fabrikazioan

Lau hamarkada baino gehiago daramagu plastikoa injektatzen hainbat esparrutako sektoreetarako, hala nola automobilgintzaren, elektronikaren, medikuntzaren eta elikaduraren sektoreetarako.

Ahalik eta gehien zaintzen dugu gure bezeroei eskaintzen diegun plastiko-injekzioko zerbitzua. Horregatik, abangoardian mantentzen ditugu beti gure produkzio-baliabideak, baita plastiko-injekzioaren bidez produzitzen dugun pieza bakoitzaren kalitatearekiko eskakizuna ere.

Lagunduko dizugu?

Diker-en espezialistak gara injekzio bidezko plastikoaren fabrikazioan

Ekintzailetza

Industrializazioaren eta ekintzailetzaren aldeko apustua egiten dugu, garatzeko eta hazteko bide gisa. Proiektu berritzaileekin dugun konpromisoa startup berritzaileentzako plan pertsonalizatu eta esklusiboetan islatzen da.

Kalitatea

Gure ISO 7 gela zuriari esker, kalitatea berma dezakegu medikuntzaren sektorerako plastikozko piezen produkzio bakoitzean. Gela zuriak medikuntzaren sektoreko 1. klaseko piezak, inplanteak eta abar egiteko aukera ematen digu.

Esperientzia

Injekzio bidezko plastikoaren fabrikazioan lau hamarkada baino gehiago eman izanak bermatzen du gure lana. Plastikoa injektatzeko moldeen fabrikazioan gure bezeroen gogobetetasuna da gure bermerik onena.




Profesionalak gara medikuntzaren sektorerako plastikozko piezen produkzioan.


Medikuntzaren sektorea